XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NORENA DA LURRA? Jabego-eskubideaz

Orain dela bost mende, Mendebaldea Aro Modernoan sartu eta mundua bere mesedetan konkistatu eta banatzen hasi zenez gero, konkistatuak indarrik eta babesik gabe geratu dira zibilizatuen erasoaren eta ezagutzen eta ulertzen ez dituzten mendebaldeko funtzionamendu-era eta balioen aurrean.

Beren milaka urtetako kulturak tribuko anaitasunean, natura errespetatzean eta lurra guztiek erabiltzean daude oinarrituta, baina ezer ezin dezakete egin gizaki zuriaren jabego pribatuaren, diruaren, lukurreriaren, ondasun-metaketaren, indar militarraren eta zatitu eta irabaziko duzu sistemaren kontra.

Multzoka hil edo esklabo hartzen ez dituztenean gaitzerdi.

Espainiarrak eta portugaldarrak Amerikara heldu zirenez gero (...)

Gobernuak aborigenei etxeak eskaintzen dizkie, baina askok nahiago dute aire zabalean bizi.

Australiako legeak gaur egun zona batzuetan aborigeneen taldeei beren arbasoen lurraldeak eskatzeko eskubidea ematen die eta badira hiria edo erreserba utzi eta beren kanpamenduak eratzen dituztenak.